asteartea, iraila 29, 2015

2016 - 2017 IKASTURTEA

Kaixo:
Andramari Zornotzako ikastolako 3. Zikloko ikasleen bloga da hau, berton ikasturtean zehar egiten ditugun ekintzen berri amango dizuegu.

asteazkena, azaroa 19, 2014

Euskal Herriko Ibaiak



1.- Ibai batek baino gehiagok, Bizkaiko golkorako bidean, mendian gora eta
behera egiten du. Horren adibiderik argiena Cadagua da, Garobel mendilerroan sortu eta aldapan behera egin beharrean, bi mendi igotzen ditu, Nerbioira iritsi arte.

2.- Iratiren ur korrontearen norabidea kontrakoa da, Mediterraneora isurtzen baititu urak.


Pirinioetako adar nagusiak bi isurialdetan banatzen du Euskal Herria: 

* Kantauri / Atlantiko aldea: isurialde honetan, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ia-ia osoak eta Arabako eta Nafarroako zati batzuk kokatzen dira. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura-lan gogorra egiten dute, menditik jaitsi eta itsasora oso tarte laburrean heltzen baitira. Urte osoan dira
emaritsuak euriei esker, eta ez dute agorraldi handirik izaten.

*Mediterranio aldea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak isurialde horretan sartzen dira. Horko ibaiak bi multzotan banatzen dira:

1. Pirinio aldekoak: ibai horiek ez dira oso luzeak eta aldapa handia dute. Udaberrian, elurrak urtzean, emaritsuak dira, eta udan, ur gutxi eraman ohi dute.

2. Lautadetakoak: ibai horiek, aldiz, luzeagoak eta aldapa gutxikoak dira. Udaberrian eta udazkenean ur-maila altuak izaten dituzte, eta udan agorraldiak.

Euskal Herriko Mendiak

Euskal Herriko mendiak hiru lerrotan banatzen dira:





1 Ur-mugako mendiak: Mendikate honek Euuskal Herria erdi-erditik, ekialdetik mendebalera zeharkatzen du: Zuberoa eta Nafarroa arteko mugetatik hasi eta Salbadako mendizerraraino.

Ur-mugak Euskal Herria bi isurialdetan banatzen du:

- Kantauri edo Atlantiar isurialdea: Hemengo ibaiak kantauri itsasora doaz.
- Mediterraneoko isurialdea: Hemengo ibaiak Ebro ibaira doaz eta ondorioz Mediterraneo itsasora.
Mendikate honen ekialdean dauden tontorrak  Euskal Herriko altuenak dira eta Pirinio izenarekin ezagutzen ditugu. Iparraldean mendi hauei Bortuak deitzen zaie.

Pirinio izenarekin ezagutzen dugun alde honetan hainbat mendi multzo daude:
Arbaila, Aldudeko mendiak, Abodi, Labia mendiak, Bortziri mendi multzoa... mendebaldera jarraituz, Aralar, Aizkorri, Elgea, Anboto, Gorbeia eta Garobel.


2 Kostaldeko mendiak: Itsasaldeko mendiak ere deitzen zaie itsasotik hurbilenak beraiek baitira.
Gipuzkoako erditik hasi eta Bilboko itsasadarreraino edo Ordunteko mendietaraino hedatzen dira:
Ernio, Izarraitz, Oiz eta Ordunte.


3 Aurrepirinioak: Hegoaldean aurkitzen dira, eta mendilerro hauek osatzen dute:
Leire, Izko, Alaitz, Errerniega, Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta, Gasteizko mendiak, Badaia eta Arkamu; eta zenbait hegoalderago Lokiz, Kodes eta ToloƱo.




asteazkena, urria 08, 2014

Zuhatzara irteera

Irailaren 24,25 eta 26an Zuhatzako irlara joan ginen hiru egun pasatzera. Bertan ur-ekintzak eta euskal jokoekin aritu ginen. Wind-surf, optimist, arrauna, pedaloak eta piraguekin ez ezik, frontoietan jolasteko euskal pilota ere egin genuen. Gaubelak ere zoragarriak izan ziren. Primeran pasatu genuen!!!!